Kataluniarekin elkartasuna

Txintxarri Aldizkaria

Lasarteoriatarrrek bat egin dute Kataluniarekin, eta elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egin zuten asteazken iluntzean udaletxe zaharraren aurrean.

Senyerak eta bozka orriak erakutsiz, azken egunetako gertaerak salatu, eta urriaren leheneko erreferendumari babesa erakutsi diote herritarrek.

Ostegun eguerdian, berriz, LABeko hezkuntza saileko kideak izan ziren Kataluniarekin bat egin zutenak.