Lasarte-Oriako udalak bi kontratu adjudikatu ditu, Landaberri eta Sasoeta ikastetxeetan poliuretanozko estalkiak ordezkatzeko edo berriak ipintzeko. Denera, 77.477 euro gastatuko ditu.
Udalak berak jakinarazi duenez, Landaberri zentrorako estalkiak 24.865 euroko kostua du. Lanak egingo dituen enpresa Pavitec 2000 SLU da.
Sasoetako lanek, berriz, 52.611 euroko kostua dute, eta Cubiertas Pagola S.L. enpresari adjudikatu zaizkio.
Bi obrek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren diru laguntza dute. 40.656 euro jarriko ditu Eusko Jaurlaritzak.