Lasterketa bikaina egin ostean, Maria Mendibe herritarra garaile atera zen Sopelako Duatloiean. Ordubete eta zazpi minututan amaitu zuen froga, eta minutu bateko aldea atera zion Andrea Medierori eta bikoa Beatriz Lalagunari.
Sprint modalitateko froga zen asteburukoa. Korrika bost kilometro egin ondoren, bizikletan 20ko ibilbidea egin zuten. Duatloia korrika bukatu zuten, 2,5 kilometroko amaiera azkar batekin.
Trinko taldearekin lehiatzen den Leo Juarez herritarrak ere parte hartu zuen frogan, eta lan ona egin zuen hark ere, ordubete eta bost minutuan amaituz.
Iriondo, txukun Sevillan
Sevillako Maratoia korritu zuen Ander Iriondo korrikalari lasarteoriatar beteranoak. Bosgarren postua eskuratu zuen 70 urtetik gorako kategorian, 3 ordu eta 37 minutuko marka egin ondoren.
Kategoriako denbora onena Javier Garciak egin zuen: 3:13:09 ordutan.