Bergarako Labegaraieta kiroldegian dute hitzordua larunbatean LOKE taldeko gimnasta kadete eta seniorrek. 2017ko lehenengo Amateur fasea jokatuko dute, egun osoko jardunaldian.
Goizean kadete A taldeak hartuko du parte uztail eta baloiekin. Arratsaldean, berriz, Senior A-koen txanda helduko da.
Bakarka zenbait gimnasta senior lehiatuko dira: Garazi Gomez, Aizpea Arroyo, Ainara Apezteguia eta Alazne Gonzalez.
Hurrengo astetan hitzordu gehiago edukiko dituzte lasarteoriatarrek, eta Gipuzkoako Txapelketetara sailkatzeko asmoarekin dira.