2016. urtean gidabaimenaren atal teorikoa (formazioa eta azterketa) euskaraz atera dutenen artean, 400 euroko 10 sari banatu ziren atzo, Urnietako Lekaio Kultur Etxean egindako zozketa ekitaldian.
2010. urteaz geroztik, gidabaimena euskaraz ateratzeko egitasmoa sustatzen dihadute Buruntzaldeako autoeskolak, elkarlanean. Azken bi urteetan, beherakada izan da gidabaimena euskaraz atera duten ikasleen artean, baina bereziki azken urte honetan. 2014. urtean izan ziren gidabaimena euskaraz atera zuten ikasle kopuru handia izan zuen urtea (140), eta iaz aldiz, 95.
Beherakada horren hainbat arrazoi argudiatu zituzten atzoko agerraldian. Iazko egitasmoan, autoeskola bat gutxiagoak parte hartu zuela batetik. Honekin batera, egoera ekonomikoak ere eragina ere izan dezakeela azaldu zuten, eta baita gidabaimena Online ateratzeko dagoen aukera ere nabarmendu zuten arrazoi horien artean (modalitate horretan ezin baita momentuz euskaraz egin atal teorikoa).
Beherakada izan bada ere, 'oso baikor' baloratu zuten egitasmoa eta emaitza onak dituela ikusita, egitasmoa sustatzen jarraitzeko nahikoa motibo badirela ere azaldu zuten Buruntzaldeako udal ordezkariek. Horrela egingo dute aurten ere, maiatzean emango diote hasiera 2017ko kanpainari.
Maider Zurriaran eta Leire Tejedor izan dira Lasarte-Oriako sarituak.
400 euroko hamar sari
Andoain: Ainara Paredes (Mendi Autoeskola) eta Xabier Ibarguren (Bengoetxea Autoeskola)
Astigarraga: Haritz Lopez (Otamendi Autoeskola)
Hernani: Lide Redondo (Hernani Autoeskola), Leire Sevillano (Otamendi Autoeskola) eta Andoni Saizar (Otamendi Autoeskola)
Lasarte-Oria: Maider Zurriaran (Mujika Autoeskola) eta Leire Tejedor (Mujika Autoeskola)
Urnieta: Beñat Lizaso (Solozabal Autoeskola)
Usurbil: Naroa Alustiza (Solozabal Autoeskola)