'La Esperanza' elkarteko kideen urteko batzarra

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 20a

La Esperanza elkarteak bertako kideei dei egiten die igandean, hilaren 22an egingo den urteko batzar orokorrera gerturatu daitezen. Bi bilera egingo dira egun horretan bertan; lehenengo ohiko bilera, goizeko 10:00etarako aurre ikusi dute, eta bigarren ez-ohikoa berriz goizeko 10:30etarako. Elkartetik jakin araztera eman dutenez, honako gai ordena  jarraituko da; Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena, kudeaketa balantzea, batzorde kide berrien izendapena, eta amaitzeko, erregueak edo galderak egiteko tarte bat ere izango dela aurreratu dute elkarteko kideek.