Korrika prestatzeko lehenengo bilera

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 22a

Ostiralean Muntterin egingo da Korrika batzordearen lehenengo bilera 18:00etan.

20. Korrikaren nondik norakoak eta gure herrian egingo direnak ezagutzeko aukera izango da ostiralean 18:00etan Muntteri AEK-n egingo den Korrika batzordearen bileran. Honakoa lehenengoa izanik, aukera izango dute herriko eragileek, bestelako ekitaldiak proposatzeko. Horretaz gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko direla ere adierazi dute antolatzaileek.