Urteko aurreneko plazadantza saioa

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 22a

Eguraldi hotzari desafio eginez, hainbat herritar animatu dira gorputza mugitzera Okendo plazan, Ttakun KEk antolatutako plazadantza saioan.

Gorputza dantza eginez martxan jartzea izan daiteke hotzari aurre egiteko bideetako bat. Hori egin dute gaur eguerdian hainbat herritarrek Okendo plazan, Ttakun KEk antolatutako plazadantza saioan. Urteko lehenengoa izan da gaurkoa.

Muxikoen doinupean, hainbat dantza tradizional egin dituzte Okendora bertaratutakoek.