Lau eta sei hilabeteko lan kontratuarekin, bederatzi kontratazio

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 24a

9 izango dira guztira 4 eta 6 hilabete bitartean kontratatuak izango diren pertsona langabetuak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako enplegu lokaleko planari esker.

Dagoeneko kontratatuta dauden enplegu dinamizatzaileari, Guztion Lasarte-Oria proiektuaren kudeatzaileari eta 3 elektrikari laguntzaileei gehitu zaizkie beste lau langile. Otsailaren 1ean, lanean hasiko dira 1. mailako ofizial igeltseroa, 1. mailako ofizial pintorea, 1. mailako eraikuntzako peoia eta Lasarte-Oriako gida artistikoaren kudeatzailea.

2016an enplegua sustatzeko ekintza lokaletarako laguntzen bidez, eskualderako 460.734 euroko diru kopuruarekin lagundu du Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak, eta Lasarte-Oriako Udalak 125.734,78 euro jaso ditu oraingoan.