Usurbilgo Lanbide Eskolak Herbehereetako Apeldoorn herriko Aventus Lanbide Heziketako puntako eskolatik etorritako Durk van Wieren koordinatzaile internazionalari eta 16 irakasleei harrera egin die.
Usurbilgo Lanbide Eskolan eguna igaro dute bertako alor ezberdinak aztertzen eta etorkizun laburrari begira irakasle trukea prestatzen.
Herbeheretar irakasleek Usurbilgo Lanbide Eskolak daukan berrikuntza eta nazioartekotze maila oso garatutzat jo dute eta hori dela eta, bi eskolen arteko lankidetza garatzeko bideak adostu dituzte.