Laguntzak 2017ko urtarrilaren 26tik otsailaren 8ra bitartean eskatu ahal izango dira eta inauteriekin zerikusia duten jarduerak garatuko dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahalko dituzte, bai eta Inauterietako konpartsek ere. Guztira, 12.000 euro ditu udalak honetara bideratzeko jakitera eman duenez.
Bete beharreko baldintzak dira diru-laguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea diru-laguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatuko den programa eta gastu-sarreren aurrekontua.
Balorazioko irizpideak honako hauek izango direla jasotzen da:
- Parte-hartzaile kopurua, 20 puntu.
- Programak edo jarduerak eginda duen ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
- Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
- Programaren aurrekontua, 40 puntu.
- Entitatearen edo konpartsaren jarraitasuna eta fidagarritasuna, 5 puntu.
- Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.