Gipuzkoako igeriketa selekzioak infantil mailako entrenamenduak egingo ditu larunbatean Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Bertan izango dira Buruntzaldea IKTko Paula Sevillano, Leire Martin eta Ainhoa Martin.
Bestalde, Leire Martin euskal selekzioak deitu du otsailaren 11ean eta 12an Castellón egingo duten autonomia arteko txapelketan lehiatzera. 200 bizkar, 400 estiloak eta 800 libreak frogetan hartuko du parte, nahiz eta 80 libreekin aldaketa egitea eskatu duten.