Kirol instalazioetan ordutegi berriak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 2a

Udalak jakitera eman duenez, herriko kirol instalazioetako 2017ko egutegian aldaketak egin dira. Horrela izanda, Maialen Chourraut kiroldegi munizipalaren eta Michelingo kirolgunearen udako ordutegia luzatu egingo da.

Egutegi berriarekin, kiroldegiak ordubetez gehituko du udako ordutegia. Astelehenetik ostiralera, 16:00etan irekiko da 17:00etan egin ordez. Bestalde, larunbatetan eta jaiegunetan 14:00etan itxiko du 13:00etan egin beharrean. Michelingo kirolguneak ordubetez gehituko du bere ordutegia, 22:00etan itxiz.

Horrela, ordutegi berriak honakoak izango dira:

NEGUKO ORDUTEGIA

(irailetik ekainera)

Maialen Chourraut kiroldegia:

Astelehenetik ostiralera:

Igerilekua: 7:00-12:30 eta 14:00-21:30

Kiroldegia: 7:00-22:30

Sauna: 9:00-12:30 eta 15:00-21:00

Larunbatetan:

Igerilekua: 9:00-13:00 eta 16:00-20:00

Kiroldegia: 9:00-20:00

Sauna: itxita

Igande eta jaiegunetan:

Igerilekua: 9:00-13:00

Kiroldegia: 9:00-13:00

Sauna: itxita

Hileko azken ostegunean igerilekua itxita egongo da, garbiketa eta mantentze-lanak egiteko.

Michelingo kirolgunea:

Astelehenetik ostiralera: 15:30-22:30

Larunbatetan: 9:00-20:00

Igande eta jaiegunetan: 9:00-13:00

UDAKO ORDUTEGIA

(uztailetik abuztura)

Maialen Chourraut kiroldegia:

Astelehenetik ostiralera:

Igerilekua: 7:00-12:30 eta 16:00-21:30

Kiroldegia: 7:00-13:00 eta 16:00-22:00

Sauna: 9:00-12:00 eta 16:00-21:00

Larunbat, igande eta jaiegunetan:

Igerilekua: 9:00-14:00

Kiroldegia: 9:00-14:00

Sauna: itxita

Michelingo kirolgunea:

Astelehenetik ostiralera:

10:00-12:30 eta 17:00-22:00

Larunbatetan:

9:00-13:00

Igande eta jaiegunetan:

Itxita

Bestalde, instalazioak itxita egongo dira jaiegun hauetan:

 

Maialen Chourraut kiroldegia:

Urtarrilean: 1ean, 5ean (arratsaldean) eta 6an.

Maiatzean: 1ean.

Ekainean: 28an (arratsaldean), 29an eta 30ean.

Uztailean: 23tik 31ra.

Abuztuan: 1etik 6ra.

Abenduan: 24an, 25ean eta 31n.

Michelingo kirolgunea:

Urtarrilean: 1ean, 5ean (arratsaldean) eta 6an.

Apirilean: 13an, 14an, 15ean, 16an eta 17an.

Maiatzean: 1ean.

Ekainean: 28an (arratsaldean), 29an eta 30ean.

Uztailean: 2an, 9an, 16an eta 23tik 31ra.

Abuztuan: 1etik 6ra, 13an, 20an eta 27an.

Abenduan: 8an, 24an, 25ean eta 31n.