Errauste plantaren lizitazioa geratzeko agindu du Donostiako 2. Epaitegiak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 5a

Donostiako 2. Epaitegiak agindu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari Zubietako errauste planta ez adjudikatzeko, EAEko Auzitegi Nagusiak Gurasos taldeak aurkeztu duen suspentsio eskaria aztertu eta horri buruz ebatzi artean.

Gurasosek prentsaurrekora deitu du gaur arratsaldeko 17:30ean, Donostiako Justizia Jauregian (Atotxan). Herritarrak ere gonbidatzen ditu bertara joatera. Donostiako 2. Epaitegiaren deliberoari buruz xehetasunak emango dituzte agerraldian. Funtsean, epaitegiak agindu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari ez jarraitzeko errauste plantaren lizitazioarekin, EAEko Auzitegi Nagusiak Gurasos taldeak aurkeztutako suspentsio eskaera aztertu eta horri buruz erabaki arte.