Hainbat urte Realean igaro eta gero (joan den denboraldian lehen taldeko jokalaria izan zen), maletak egin eta Espainiako Bigarren Mailako SD Huescara joatea erabaki zuen Ander Bardaji 22 urteko atezainak.
Joan den asteazkenean debutatu zuen ofizialki, Errege Kopako bigarren kanporaketan. Valladolidekin neurtu zituen indarrak Huescak, eta 0-2 galdu. Bi goletan ezin izan zuen askorik egin futbolari lasarteoriatarrak, baina geldiketa onak eginez eragotzi zuen gol aldea are handiagoa izatea. Emaitza horrekin, aurtengo Kopari agur esan dio Huescak.
Momentuz, Alex Remiro ari da jokatzen ligako neurketak. Bardajik gogor lan egiten jarraituko du titular postua bereganatzeko. Hiru urteko kontratua sinatua du lasarteoriatarrak.