Lasarte-Oriako errugbilari gazteenek aukera izango dute denboraldiko lehen harremana egiteko baloi obalatuarekin. 18:15ean hasiko da entrenamendua, eta Beltzak RT-tik jakinarazi dutenez, gustura hartuko dute beraien artean hurbiltzen den oro, "plakaketa eta barre artean".Lasarte-Oriako Errugbiko taldetik dei egin diete neska eta mutilei, "errugbiaren balioak" konpartitzera. Gainera, gurasoei gogorarazi diete errugbi eskolak kosturik ez duela, doakoa baita kirol taldean denboraldi osoan aritzea.