Guadalupeko Ama Birjinaren eguna da irailaren 8a, eta festa egun handia izan ohi da Lasarte-Oriako Extremadura etxean. Guadalupeko Ama Birjinaen omenezko festak ospatzen ditu urtero elkarteak, eta aurtengoan ere, festa egitarau zabala antolatu du astebururako.
Atzo iluntzean, elkartearen atariko bandera igotzearekin batera eman zieten hasiera ospakizunei. Igandera bitartean, askotariko ekintzetan parte hartu ahal izango dute lasarteoriatarrek.