Azken hamarkadetan, senide gisa eskaini duten elkartasunagatik eta konpromisoagatik egin nahi diete aitortza. "Eskertza publiko eta herritarra egin nahi zaio maitasun eta borroka eredu izan den belaunaldi horri", azaldu dute antolatzaileek.
Zabaleta auzoko plazan egingo diete omenaldia. Horrez gain, beste zenbait ekintza egingo dituzte. 10:30ean, auzoko plazatik aterako dira, eta ibilaldia egingo dute, Argi eta Iñakiren oroitarrira. 11:30ean, berriz, hamaiketakoa eskainiko dute plazan. 12:30ean eskertza ekitaldia egingo da, plazan bertan. Ekitaldiekin amaitzeko, Otegi sagardotegian bazkalduko dute.