Abuztuaren 6ra arte egongo da itxita Udal Kiroldegia

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uztailaren 28a

Lasarteoriatarrek ezin izango dute Maialen Chourraut Udal Kiroldegia erabili abuztuaren 6ra arte.

Udaleko Kirol Zerbitzuko kideek aditzera eman dutenez, mantentze lanak egin behar dituzte kirol instalazioetan; horregatik erabaki dute bi astez ixtea Udal Kiroldegia. Zehazki, uztailaren 23tik abuztuaren 6ra bitarte, biak barne.