Amaitzear da denboraldia, eta lan bikaina egiten ari da Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako Asier Pozo.
Azpeitiko San Inazio saria lehiatu zuen kadete mailako txirrindulariak, eta podiumera igoztzea lortu zuen beste behin. Goifiber-Godoy taldeko Xabier Isasak baino minutu eta erdi inguru gehiago behar izan zuen lasterketa amaitzeko. Sprint azkarreko txirrindularia dela erakutsi du oraingoan ere kirolari lasarteoriatarrak. Bigarren posturako lehian zen seiko taldetxoan bizkorrena izan zen Pozo.
Denboraldia amaitzetik gertu dira Lasarte-Oriako txirrindulari gazteak. Emaitza on ugari eskuratu dituzte Buruntzazpiko taldekideek 2017an, bai errepidean baita pistan egindako lasterketetan ere.
Hala ere, oporretara joan aurretik, kadeteek bi hitzordu dituzte: Ordizian eta Mutiloan.