Pasa den asteburuan hiru mendi lasterketa gogor egin zituzten Goierrin: Marimurumendi maratoia, G2 Haundiak 88 kilometroko lasterketa eta Ehunmilak 168 kilometroko froga.
Iraitz Pikabea eta Trinko Triatloi taldeko Peio Fadrique herritarrek amaitu zuten Marimurumendi. Lehenak 06:39:45ko denbora eginez eta bigarrenak 07:17:56.
Bi lasarteoriatarrek hasi zuten Ehunmilak, baina ez Gorka Mateok ezta Jon Lasartek ere ezin izan zuten lasterketa amaitu.