25 urte bete ditu aurten oinarrizko futbolean erreferentzia den Donosti Cup txapelketa. Mundu osoko 75.000 neska-mutilek parte hartu dute orain arte. Aurten, lehen aldiz, Lasarte-Oriako Michelin zelaiak lehiaketako partidak hartu ditu.
Talde asko igaro dira herritik, eta Ostadar SKT-k ere etxean jokatzeko aukera izan du. 14 urtez azpikoen kategoriako taldeak bana berdindu zuen Hondarribia FE-ren aurka. Viniciusen golak aurreratu zituen lasarteoriatarrak 37. minutuan, baina berehala berdindu zuten hondarribiarrek, lau minutu beranduago.
Ostadarretik Añorgara
Datorren denboraldian bi lasarteoriatar izango ditugu Añorgako bigarren taldea entrenatzen. Ohorezko jubenil mailako eta emakumeen lurralde mailako Ostadar SKT-ren entrenatzaile izan diren Javi Solchagak eta Julen Ormazabalek Rezolan gidatuko dute taldea, hemendik aurrera.
Iaz, hamaikagarren postuan amaitu zuen Euskal Ligan Añorgak.