Flamenkoa Lasarte-Orian, La pulga eta Lagunak taldearen eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uztailaren 6a

Ufadak flamenko ikuskizuna izango la bihar Oklendo plazan arratsaldeko 20:00etan

La Pulga eta Lagunak izeneko kuadro flamenkoa dator bihar Okendo plazara euren azken sormena aurkeztera: Ufadak. 80 minutu inguruko ikuskizuna izango da.

20:00etatik aurrera, dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskainiko dituzte: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria... La Pulga eta Lagunak taldea osatzen dute: Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga, dantzaria; Jose Gil, Giliyo, perkusio-jotzailea; Angel Lopez de Toro, cantaorea; eta Aitor Escobar, gitarra-jotzailea.