Esklusio ekonomikoan dauden pertsonei kultura eta ingurugiroaren babesaren bidez laguntzea da Kaleko elkartasun eta kultur elkartearen helburua. Horretarako, liburu, cd eta binilozko diskoen berrerabilpena sustatu nahi dute, herri eta hiri desberdinetan azokak jarriz. Materialaren garbiketa eta zaharberritze lanak egiten dituzte ondoren kalitatezko produktu bat eskaintzeko prezio baxuan.
Gaur egun Kultura ez da hondakina proiektuan dabiltza buru-belarri Azoka solidarioko kideak. Fromatu txikiko azokak antolatzen dituzte udalerri desberdinetan herriak dinamizatzeko asmoz. Merkatu horietan produktu kulturalak eskaintzen dituzte euskarri desberdinetan (liburuak, cd-ak eta binilozko diskak).
Azoka solidarioari buruz gehiago jakiteko: www.azokasolidario.eus orrialdea bisitatu dezakezue.