Uda Euskal Herrian pasa ohi dute Ukrainako eta Mendebaldeko Saharako haur askok, eta horietako batzuk Lasarte-Orian egingo dute egonaldia. Txokoetako haurrek ongietorria egin diote Manuel Lekuona kulturetxean. Porrotx pailazoa ere izan da ekitaldian, eta jai giroan agurtu dituzte. Txernobyl ingurukoa da Ukrainatik etorritako haurra.
Saharako eta Txernobylgo egoera azaldu diete Txokoetako haurrei, eta horiek dantza batekin agurtu dituzte. Opariak ere jaso dituzte haurrek, Jesus Zaballos alkatearen partetik.