Berrogei futbol partida baino gehiago jokatuko dira Michelinen, Donosti Cup txapelketaren barnean uztailaren 3tik 7ra. Goizez eta arratsaldez jokatuko dira, eta bertako eta nazioarteko zenbait taldek parte hartuko dute.
Hauek dira Michelinen jokatuko duten taldeak: Ostadar, Billabona, Lleida, Zubiri-Manteo, Tolosa, Burgos, Albi, Molins de Rei, Rand Central, Wisconsin, Sanse, Fuenlabrada, Alginet, Futur de Castello, El Larguero Villaminaya, Complutense, Antiguoko, Maisons-Alfort, North Union United, Ekintza, Hondarribia, Deportivo Union Venezuela, Mentema, Allerru, Mary Ward Ikastetxea, Gure Txokoa, Urnieta, Adeje, Danena, Galapagar, Salgueiros, Orereta Kafea, Antigua Luberri, Peña Sport, Kostkas eta Schalcke Cero Cuatro.
Ostadar SKT-k uztailaren 4an jokatuko du bere partidua, 19:30ean.