Oria auzoan egingo den nazioarteko rally honetan kiroleko eta auto klasikoek parte hartuko dute. Goizeko 10:00etik 13:00ra arte iraungo du frogak eta Zirkuitu ibilbidea, Oria ibilbidea, gasolindegia eta Oriako eliza zeharkatuko ditu. Lasterketa kronometratua izango da, eta bitartean Zirkuitu ibilbideko eta Oriako Ibilbideko trafikoa moztuko dute Oriako norabidean. Industrialdetik eta Ibaiondotik doan ibilbidera desbideratuko dutela adierazi dute antolatzaileek.
Bestalde, rally zirkuitoan kotxerik ez uztea eskatu dute.