Erlojupekoetan ere bikain moldatzen dela frogatu zuen larunbatean Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako Asier Pozok. Txapeldun Xabier Isasak baino hamalau segundu gehiago behar izan zituen txirrindulari lasarteoriatarrak sei kilometroko ibilbidea egiteko. Bere adinekoen artean, denborarik onena egin zuen Pozok.
Igandean Oñatin egindako lasterketan, berriz, podiumetik gertu geratu zen, laugarren postua eskuratu baitzuen.