Ekainaren 23ra arteko epea futbol eskolan izena emateko

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ekainaren 15a

Ostadar SKTren futbol eskolan izena emateko epea ekainaren 23an bukatuko da. Kirol elkartearen bulegoan egin behar dira tramiteak, 18:00etatik 20:00etara.

Antolatzaileek zehaztu dute 2007tik 2009ra bitartean jaiotako neska-mutilak apuntatu daitezkeela eskolara. Era berean, aurten jokatu dutenek ere eman dezakete izena.