Beltzak errugbi taldeak denboraldia itxi zuen joan den larunbatean Michelingo zelaian. Aitor Uranga kidea omendu zuten berriro ere hainbat ekintza eginez. Aurrena, harrobiko jokalariek euren gurasoen aurka jokatu zuten. Ondoren, Beltzak eta Lagunak eta Atletico San Sebastian taldeek neurtu zituzten indarrak. Bukatzeko, hirugarren denbora egin zuten frontoian.