Bi gai landuko dituzte; batetik, 2016-2017 ikasurtean egin denaren azalpena eta balorazioa egingo dute bertaratutako kideek. Halaber, lan talde berrien aurkezpena ere egingo dute; bestetik, 2017-2018 aldirako helburu nagusiak ere finkatu eta eztabaidatuko dituzte.
Esan bezala, Lasarte-Oriako Xirimiri Elkartean izango da hitzordua, 19:00etan. 20:00tara bitarte luzatuko da, eta, behin batzarra amaituta, bertaratuko herritarrek pintxo-potera joateako aukera izango dute, elkarrekin, aurtengo ikasurteari behar bezalako amaiera emateko.