Triatloilari lasarteoriatarren lan bikaina asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko eka. 3a, 13:00

Mutrikun eta Valladoliden lehiatu dira Lasarte-Oriako triatloilariak asteburuan.

Hirugarren postua eskuratu zuen Pili Bodegasek Mutrikuko triatloi sprintean. Froga berean lehiatu zen Trinko taldeko Andoni Salsamendi. Bestalde, Maria Mendibe bigarren izan zen Villabañezeko (Valladolid) duatloian.

'Half' distantziako Zarauzko triatloian eta Donostiakoan lehiatuko dira ondoren Trinko taldeko kideak.