Udako txokoetarako zerrendak itxi dira, eta ekainaren8an eta 9an egingo dituzte familiekin bilerak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko maiatzaren 30a

Kulturetxean izango dira, euskaraz eta gazteleraz

3 eta 4 urte bitarteko haurren gurasoek (HH3-HH4 taldekoek), ekainaren 9an, ostiralean, izango dute bilera, kulturetxean. Euskarazkoa 17:40ean izango da, eta, gaztelerazkoa, 17:00etan.

5 eta 7 urte bitarteko haurren gurasoek (HH5-LH2 taldekoek), ekainaren 9an, ostiralean, egingo dute bilera, kulturetxean. Euskaraz 18:20ean egingo dute, eta, gazteleraz, 19:00etan.  

8 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoek (LH3-LH6 taldekoek),  ekainaren 8an, ostegunean, dute bilera, kulturetxean. Euskarazkoa 17:45ean izango da, eta, gaztelerazkoa, 19:00etan.