"Zerga iraultzailearen xantaia ekonomikoari" buruz arituko dira Elkarbizi elkarteak antolatutako aurtengo hirugarren ikastaroan. Ekainaren 10eko goizeko 11:00etan egingo dute Antonio Mercero aretoan. Deustuko Unibertsitateko irakasle Izaskun Saez de la Fuente arduratuko da hitzaldia emateaz. Soziologia eta Politika Zientzietan doktorea denak Misivas del terror. Análisis ético-político de la extorsión de ETA contra el mundo empresarial izeneko liburua idatzi berri du.
Jakitera eman dutenez, ikastaroaren asmoa da "zerga iraultzailearen xantaiaren antolaketa azaltzea eta hark sortutako kalte eta izua ezagutzera ematea". De La Fuenteren ustez, biktima askok "pribatutasunean" gordetako gaia izaten jarraitzen du.
Elkarbizik aurten egingo duen hirugarren ikastaroa da "ETAren xantaia ekonomikoa: zerga iraultzailea". Aurretik, jazarpen indarkeria –apirilaren 5ean– eta jazarpen indarkeria –maiatzaren 10ean– jorratu dituzte.
Izen ematea
Ikastaroan izena eman ahal izango da ekainaren 8ra arte.Ohi bezala, ganboiturri@gmail.com helbidera idatzi beharko da norbere datuak emanez.