Herriko kale eta plazak musika eta dantzaz beteko dira larunbat eta igandean. Erketz Euskal Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari eta Dantzari Txiki egunak antolatu dituzte, hirugarren hogeita bederatzigarren aldiz, hurrenez hurren.
Dantzari eguna
Arratsaldeko 18:00tan emango zaio hasiera 2017ko Dantzari egunari. Aurten, bi gonbidatuen bisita jasoko du Lasarte-Oriak, antolatzaile diren Erketz EKT-ekoekin batera dantzan arituko direnak. Usurbilgo Orbeldi eta Kantabriako Suances herriko Virgen de las Lindes y del Carmen taldeek dantzatuko dute larunbatean.
Desfilea 19:00tan amaituko da Okendo plazan. Ondoren, ordubeteko saioa egingo dute.
Dantzari txiki eguna
Gaztetxoek hartuko dute txanda igandean, goizetik arratsaldera bitarteko egitarauarekin.
Gipuzkoako sei taldek hartuko dute parte aurtengo ekitaldian: Urretxuko Lurrak, Errenteriako Ereintzak, Andoaingo Urkik, Añorgako Arkaitzeko eta Lasarte-Oriako Kukukak eta Erketzek.
11:00etan denak batuko dira Andatza plazan, eta ordu erdi beranduago herriko auzoetan zehar dantzatuko dute.
Bazkari goxoa egingo dute 14:00etan arratsaldera begira indarrak berritzeko asmoz.
Okendo plazatik abiatuko dute desfilea arrastian. Hipodromo etorbidea, Tajamar eta kale Nagusia zeharkatuz. 17:00tan, plazan egingo dute emanaldi nagusia.
Bestalde, asteazkenean Udal dantza eskolak kurtso amaierako ekitaldia egingo du.