Notizia entzun orduko tripak nahastu zaizkit. Lemoizko zentral nuklearra izan behar zuen eraikinaren ondotik gizon emakume pare bat ari ziren kontatzen nola orain erdi erorian dauden eraikin horien lekuan Basordas izeneko kala polit bat zegoen eta emakumearen jaiotetxea zen baserri  bat.

Lemoiz ezin bestekoa zela esaten ziguten. Mundu mailako punta puntako  teknologia erabiliko zutela eta noski OSO SEGURUA zela. Bestela azak janez bizi beharko genuela. Energia nuklearra zela etorkizuna eta aurrerakuntza ekarriko zituena. Bestela……

Nahiz eta energía kontsumitzaile ia ia patologikoak garen, eta agian beste leku batean ekoiztutako energía nuklearra kontsumituko dugun, Lemoiz gabe bizi gara.

Parentesi artean esanda, azken egunetan jakin dugu Iberdrolak nahi duen prezioan saltzen digula energía. Merkatua alteratu eta kontsumo gehien dagoen garaian garestien salduz iñuxenteoi.

Baina zenbat izerdi, odol eta nigar, kosta zen Lemoiz ez martxan jartzea?

Zer da, eta orain PNV-PP itun lotsagarri hortan Lemoizko lurrak euskal instituzioen jabetzara pasa omen dira eta pentsatzen ari omen dira ruina hori nola biziberritu.

Proiektu estrategiko, ezinbesteko, aurrerakuntzaren puntaren tuntako, osasungarri, jasangarri dira gaur egun abiadura handiko trena eta errauskailua. 

Demostratua dagoenean zaborra beste modu batean, bildu, tratatu eta berrerabili dezakegula. 

Dakigunean abiadura handia hartu nahi bada gure orografía eta distantziak ez dutela emango.

Ez ba. Derrigor martxan jarri behar da.

Burla egiten digute iñuxente gizarajo-gajo ordaintzaileoi.