Martxotik ikusi daiteke Islada Ezkutatuak elkarteak Txaldatxur mendian topatutako materiala Udaletxe berriko sarreran. Gerra Zibil garaiko 16 ukondo-bonba artisanal, lau hodi-bonba eta pinaburu tankerako bi esku granada horiek Udalaren esku geratuko dira denbora mugagabez Islada Ezkutatuak elkartearekin sinatutako zesio hitzarmenaren ondorioz.
Materiala "lehentasunezko" tokian erakutsi ahal izatea da alkate Jesus Zaballosek eta elkarteko kide Mailu Arrutik sinatutako akordioaren helburua. Herritar ugari igarotzen da Udaletxeko halletik, eta "horregatik aukeratu zuten gune hori".
Halaber, aurkitutako material gehiago utzi dute Udalaren eskura. Besteak beste, topatutako objektu pertsonalak eta aurten aurkitutako gudari baten arma.