Herriko triatloilariek egurrean jarraitzen dute maiatzean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko maiatzaren 13a

Debako Xtreme triatloiean lehiatu ziren pasa den astean eta Hondarribiara abiatuko dira etzi.

Beste behin, herritar talde batek Debako Xtreme triatloian hartu zuen parte. Horien artean, Trinko Triatloi taldeko zenbait kirolari..

Mikel Olarrak, Enaitz Ibarburuk, Mikel Izagirrek eta Andoni Salsamendik hartu zuten parte eta lauek ordubete eta hogeitabost minutu eta ordu eta erdi arteko denbora egin zuten..

Mendibe, bosgarren 

Bestalde, Maria Mendibe herritarrak ere parte hartu zuen eta bosgarren postuan sailkatzea lortu zuen, 01:29:39ko denbora eginez. Beteranoen kategorian bigarren izan zen, lasterketa 01:25:56etan egin zuen Estefania Gomezen ondoren..

Emakumezkoetan azkarrena Mireia Arrillaga izan zen, 01:23:35eko denborarekin. Gizonezkoetan, berriz, Pello Osoro izan zen onena, kronoa 01:11:26an geratuz.

Hondarribiara

Trinko taldeko Zigor Gallardo, Enaitz Ibarburu, Andoni Salsamendi, Imanol Arteaga eta Asier Gorostegi Hondarribiako Tri Sprintean lehaituko dira.