Nerabeen arriskuak aztergai Danok Kideren jardunaldietan

Bullying-a, mugikorren eta sare sozialen erabilera eta alkohola eta drogen kontsumoaz aritu ziren

Nerabeak eta eguneroko bizimoduan pairatzen dituzten arriskuak izan dira aurtengo 'Baliotan hezi' jardunaldietako ardatza.

Astelehenetik asteazkenera, Danok Kide Gurasoen Elkarteak bultzatuta, zenbait hitzaldi antolatu zituzten.

Eskola jazarpena aztertuz 

Astelehenean ASDEMeko –Adin txikikoen defentsarako elkarteko– kideek eman zuten eskola jazarpenari buruzko hitzaldia.Azaldu zuten "berdinen arteko biolentzia" dela delako 'bullying'-a. Horren aurrean, "erantzukizuna" hezkuntza komunitate osoarena dela nabaremendu zuten.

Hondarribian bere buruaz beste egin zuen nerabe Jokin Zeberioren kasua mugarria izan zen, ASDEM-eko kideen ustez. Hortik aurrera, ikastetxe eta familia askotan, arazo hau seriotasun handiagorekin hartzeari ekin zioten.

Eskola jazarpen motak ezagutu eta identifikatzen ikasi zituzten, hauen aurrean hartu beharreko jarreren eta komentarioen inguruko hausnarketak eginez.