Herri Urratsera joateko autobuseko tiketak salgai

Txintxarri Aldizkaria 2017ko maiatzaren 5a

Urtero legez, Ttakun Kultur Elkarteak autobusa antolatu du Hernaniko Doberarekin batera, maiatzaren 14an ospatuko den Herri Urratsera joateko.

Autobusa 09:15ean aterako da Biyak Bat egoitza paretik (Kale Nagusia, 40). Tiketak Ttakun KEren bulegoan erosi ahalko dira astelehenetik ostiralera bitarte (09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara, astelehen goiz eta ostiral arratsaldeak salbu). Elkarteko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte; ez bazkideek, berriz, 12.

Edozein zalantza edukiz gero, antolatzaileek eskatu dute 943 37 14 48 telefono zenbakira deitzeko.