Hilaren 14ra arte eman ahalko da izena pala txapelketan

Maiatzaren 22an hasiko da pala txapelketa, eta ohi bezala, Santa Ana egunez amaituko da

Antolatzaileek azaldu dutenez, 2017ko Santa Ana Pala Txapelketan izena eman nahi duten bikoteek hilaren 14a bitartean edukiko dute. Udal kiroldegian egin beharko da izen ematea eta bi parte hartzaileen izen-abizenak eta bi telefono idazteaz gain, ordezko jokalaria izendatu beharko da. 16 urteak beteak dituzten lasarteoriatarrek hartu ahal izango dute parte txapelketan.

Arauak eta txapelketa sistema

Partidu guztiak 30 tantora jokatuko dira Loidibarren pilotalekuan, astelehenetik ostegunera. Ligaxka jokatuko dute, hasteko. Lau onenak Txapeldunen Fasera sailkatuko dira, eta haien artean lehiatu beharko dute finalean egoteko eskubidea. Ohi bezala, Santa Ana egunean jokatuko da final nagusia.