Kolore ugaritako zapitxo eta mantarrak eskuetan, Isla Plazara gerturatu diren gaztetxoek era guztietako eskulanak egin dituzte gaur eguerdian. Lasarte-Oriako Udalak maiatzean zehar burutuko duen egitasmoaren parte izan da gaurko ekimena: herriko hainbat auzotan neska-mutil gazteentzako tailerrak antolatuko ditu.
Hurrengo asteko hitzordua Zabaletan izango da, goizeko hamaiketan hasita. 'Eva' Goma euskarritzat hartuz, maskarak egin ahalko dituzte haurrek.