Nerabezaroko arriskuak murrizteko aholku hitzaldiak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko maiatzaren 5a

Danok Kide Guraso Elkarteak antolatuta, balioetan hezi XIV. jardunaldiak izango dira hilaren 8,9 eta 10ean

Nerabezaro garaian seme-alabekin sor daitezkeen arriskuak hizpide hartuta, lau hitzaldi antolatu ditu Danok Kide Guraso Elkarteak, balioetan hezi XIV. jardunaldien baitan.

Maiatzaren 8an, datorren astelehenean izango dira aipartu jardunaldietako lehen bi hitzaldiak. Lehena, eskola jazarpenaren ingurun izango da. Horretarako,  Goizalde Pildain ASDEM adintxikikoen defentsarako elkarteko lehendakaria gonbidatu dute eta bera arduratuko da hitzaldia emateaz. Lehen saioa amaituta,  seme-alaben parke birtualaren inguruko hitzaldia entzun ahal izango da. Honetan, Nilson Olivares analista informatikoaren azalpenak entzun ahal izango dituzte bertaratzen direnek.

Hurrengo egunean, maiatzaren 9an, internetaren, mugikorraren eta sare sozialen erabilera desegokiaren inguruko hitzaldia izango da, eta Patricia Insua psikologo klinikoa izango da kultur etxean hitzaldia ematearen arduraduna.

Laugarren eta azken hitzaldia berriz maiatzaren 10ean egingo da, eta honetan, alkoholaren eta beste droga batzuen inguruko hitzaldia eskainiko die Patricia Insua psikologoak ikus-entzuleei. 

Manuel Lekuona Kultur Etxean
Aurrez aipatu hitzaldi guztiak, Manuel Lekuona Kultur Etxean izango dira, eta ordutegi berdina izango dute denek ala denek: iluntzeko 19:30ean.

Danok Kide Guraso Elkarteko kideek herritarrei jardunaldietara gerturatu daitezen deia luzatu nahi diete.