Psikologia eta idazkera tailer berriak Emakumearen Zentroan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 3a, 18:56

Astean bi tailer berri egiteko aukera egongo da Lasarte-Oriako Emakumearen Zentro Zibikoan

Psikologia eta sormenezko idazkera landuko dira astean behin Emakumearen Zentroan; biak ala biak, genero ikuspegitik.

Bihar hasko da "Sormenezko idazkera genero ikuspegitik" izenekoa. Maiatzean, ostegunero emango dute, 16:00tatik 17:30etara. "Idazteko joku eta modu ezberdinak" landuko dituzte, sortzeko garaian "erraztasunak" eskuratzeko helburuarekin.

"Egunerokotasuneko psikologia" landuko dute, bestetik, asteartetan, hilaren 9an hasita. Antolatzaileek azaldu dutenez, "hobeto bizitzeko" pentsatuta dago tailer hau. Egunerokotasunean topatzen ditugun "oztopo, zailtasun, desegonkortasun eta pentsamendu okerren aurrean" erabili daitezkeen tresnak eta teknikak landuko dituzte.

Bi tailerretarako izen ematea doakoa izango da, baina azaldu dutenez, komeni da aldez aurretik egitea.

943 36 39 58 telefonora deituta edo lasarteasexoria@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute interesatuek.