Ostadar SKTko saskibaloi alorreko arduradunak lasai egon daitezke, harrobiko taldeak astero ari direlako erakusten etorkizuna badagoela herrian. Partizipazio eta Errendimendu kadete mailako bi taldeek joan den asteburuan itxi zuten denboraldia, modu ezin hobean: irabaztea lortu zuten biek, Maialen Chourraut Udal Kiroldegian jokatutako norgehiagoketan. Partizipazioko neskek jokatu zuten aurrena, eta Oiarso baino gehiago izan ziren, hasi eta buka. Azkenean, 51-33 urdin-beltzentzat.
Ondoren Errendimendu mailako taldea atera zen kantxara. Lan zaila zuten, Easoren aurka hamasei puntuko aldeari eman behar ziotelako buelta. Eta, partidu biribila jokatuta, oso gertu geratu ziren: 59-46 hartu zuten mendean Easo (joanekoan 63-47 galdu zuten). Balentria ederra egitetik oso-oso hurbil geratu zen Endika Marrahik zuzendutako taldea.