Gaurtik aurrera bozkatu dezakete herritarrek erabakitzeko eskubideari buruz, Kale Nagusian dagoen apaiz etxean. Maiatzaren 7a izango da egun handia, baina horretan euren iritzia hautestontzietan sartzerik izango ez duten lasarteoriatarrei gauzak errazte aldera, Lasarte-Oriako Gure Esku Dagok aipatu aukera hori eskaintzen die, gaurtik hasita.
Ordutegiak hauek dira:
- Gaur (apirilaren 29a): 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:30era.
- Maiatzaren 1a (astelehena): 11:00etatik 13:00era eta 18:30etik 20:30era.
- Maiatzaren 2a (asteartea): 18:30etik 20:00etara.
- Maiatzaren 3a (asteazkena): 11:00etatik 13:00era eta 18:30etik 20:30era.
- Maiatzaren 4a (osteguna): 18:30etik 20:30era.
- Maiatzaren 5a (ostirala): 18:30etik 20:30era.
- Maiatzaren 6a (larunbata): 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:30era.
Hitzaldia asteazkenean
Era berean, Gure Esku Dagoko kideek gogorarazten dute datorren asteazkenean Garbiñe Biurrunek eta Anjel Oiarbidek hitzaldia eskainiko dutela Villa Mirentxun, 20:00etan hasita.
Bestalde, joan den ostegunean udal ordezkariekin elkartu ziren herri mugimenduko kideak. Jesus Zaballos alkatearekin (PSE-EE), Pablo Barriorekin (EH Bildu), Arkaitz Nayarekin (LOAD) eta Estitxu Alkorta zein Jon Antxordokirekin (EAJ).