Beste final bat jokatzeko gertu da Axier Arteaga aurreko ostiralean Aitor Irusta gainditu ostean. Munitibartarra baino gehiago izan zen partidu hasieratik, eta norgehiagokak ez zion inongo momentutan alde egin. 22-3ko emaitzari esker finalerdietan da Asegarceko pilotaria.
Peña II izango du aurkari datorren asteko larunbatean Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Astelehenean, berriz, Zumaian jokatu zuen Jon Ander Albisurekin batera Victor eta Imazen kontra. Zortea ez zuen aldeko izan eta 22-15 galdu zuten lasarteoriatarrak eta ataundarrak.