Etxeetatik ateratzeko laguntza espezializatua behar duten herritarrei laguntza emateko asmoz, 'Herria Bizi' programa martxan jarriko du Lasarte-Oriako Udalak DYArekin elkarlanean.
Igogailurik ez duten eta eskailera estu eta traketsak dituzten etxebizitzetatik jaitsi eta igotzeko laguntza eskainiko diete interesatuei, baita, beharrezkoa den kasuetan, autobus geltokietara hurbiltzeko laguntza ere.
Programaren helburu nagusiena, gizarteratze prozesua bultzatzea da, horren bitartez, herriko ekintzetan parte hartzeko aukera izan dezaten lasarte-oriatarrek.
Antolatzaileek jakinarazi duten moduan, datorren asteazkenean, azoka egunarekin batera, eskainiko da lehen zerbitzua, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara.
Zerbitzu hau jaso nahi duten herritarrek honako telefono zenbakietara deitu beharko dute: 943-464622 eta 943-376179.