Mariteilatukok Lasarte- Oriako haur eta gaztetxoak bisitatuko ditu datorren asteartean, apirilaren 2an.
Bea Egizabalen eskutik, ipuin-kontaketa saio berezia antolatu du Ttakun Kultur Elkarteak egun horretarako, Villa Mirentxun, arratsaldeko 17:30ean.
Ipuin kontaketa saioa amaitu eta gero, tailer batean parte hartu ahal izango dute bertaratzen diren haurrek. Bertan, erori zaizkien hortzak gordetzeko zorro txiki bat egin ahal izango dute eskulanen bidez. Horrela, Mariteilatukok zorroan gordeko dituzten hortz horiek jasoko ditu gauetan, zerura bota eta izar bihurtzeko. Hortz horien trukean, oparitxo zein sorpresa txiki bat jaso ahal izango dute haurrek, etxean.
Antolatzaileek jakitera eman duten moduan, 2009 eta 2012 urteen bitartean jaiotako haurrei zuzendutako saioa izango da, eta helduek lagunduta joan beharko dira ipuin-kontaketara.
Herriko haur eta gazteak animatu nahi dituzte.