Gaztetxo lasarteoriatarrek gogotik gozatu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Ttipi ttapa, Korrika' ikuskizun berriarekin. Arratsaldean bi emanaldi eskaini dituzte pailazoek: 16:30ean eta 19:00etan. Herritarrek primeran erantzun dute, bietan lepo bete baita Manuel Lekuona kultur etxea.
Hiru pailazo bihurriek euren errepertorioko kanta onenak taularatu dituzte, hainbat pertsonaiaren laguntzarekin: Arritxu Iribarritxu kazetaria, Marijaia, Zeledon, Mary Poppins eta beste hainbat. Kultur etxera gerturatu diren haurrek gustura abestu dituzte dagoeneko buruz dakizkiten kanta guztiak.
Emanaldi bikoitz honekin itxi du Korrikaren inguruko ekintzen egitaraua Muntteri-AEK euskaltegiak.